Hizkuntza: EUS | CAST         
Erabiltzaileen sarbidea | Erabiltzaile erregistroa         
        
  • cab 01
  • cab 02
  • cab 03
  • cab 04
  • cab 05
  • cab 06
  • cab 07
  • cab 08
  • cab 09
  • cab 10

GAZTELUEN EGUNA

Zanbrabako Udalak eta Zabalateko Batzar Administratzaileak ahalegin handiak egiten ari dira herriko monumentuen balioa sustatzeko eta Gazteluen Egunaren ezarpenerako. Horretarako ekainaren hirugarren larunbata aukeratu da eguna ospatzeko eta antolatutako ibilbidea egiteko, zeina Bergantzuko dorre-etxetik hasi, Ozioko gaztelutik igaro eta Zabalateko gazteluan amaitzen den. Ibilbidean erromeria giroa da nagusi eta antzerkiak ikusteko aukera dago gotorleku bakoitzean.

 

TOLOÑORA IGOERA

1989ko ekainaren 16an, Labastidan Araba Euskaraz ospatu zenetik, antolakuntzak berak, antzeko beste jai bat antolatzea erabaki zuen Toloño mendiaren magalean. Urtero ospatzen da ekainaren lehen igandean inguruko herrien eta Toloñoko erkidegoaren parte-hartzearekin.

 

BERGANTZUKO JAIAK

Bergantzuko herriak bere zaindari San Migel Arkanjeluaren ohoretan ospatzen ditu jaiak, irailaren 29tik hurbilen dagoen asteburuan.

Beste zenbait jai:

  • Erromeria Del Campoko Andre Mariaren ohoretan, irailaren 8an.
  • San Isidro, maiatzaren 15an

 

OZIOKO JAIAK

Ozioko jaiak abuztuko azken asteburuan ospatzen dira. Igel baten panpina da jai hauen ikurra.

Herritarrek Santa Marina eguna, uztailaren 18an, herri bazkari batekin ospatzen dute, baita San Andres Apostoluaren eguna ere, azaroaren 30an.


ZABALATEKO JAIAK

Zabalaten Arrosarioko Andre Mariaren ohoretan ospatzen dituzte jaiak, urriko lehen asteburuan.

 

ZANBRANAKO JAIAK

2001az geroztik, Zanbranako jaiak Santa Luziaren ohoretan ospatzen dira uztaileko azken asteburuan. XX. mendeko 20. hamarkada arte, zaindariaren egunean ospatzen ziren, hau da, abenduren 13an. 60. hamarkadatik aurrera irailaren 16, 17 eta 18ra aldatu ziren jaiak, azkenik irailaren hirugarren asteburuan finkatu ziren arte.

Maiatzaren 15an San Isidro ospatzen da herri bazkari batekin.

 

OHITURAK ETA KONDAIRAK

Urrezko zezena edo urrezko txahala.

Zabalateko herritarren artean bada kondaira bat ahozko tradizioaren bidez mantendua izan dena XIX. mende bukaeraz geroztik. Kondaira honek dioenez, “urrezko zezena” edo “urrezko txahala” aurkitzen duen duenak lurperatutako altxor bat eskuratuko du, oraindik aurkitua izan ez dena. Horretarako zazpi ibaiak ikusten diren lekua topatu behar da.

Sei ibai aurkitzen dira: Ebro, Jugalez, Baia, Ihuda, Zadorra eta Gorria (Santurtzitik jaisten dena eta Ihudarekin lotzen dena Mijancasen). Zabalatetarrek ez dute ezagutzen altxorra zezena edo txahala den ezta honen tamaina ere. Zazpigarren ibaia aurkitzeke dago, izan liteke bere ibilgua desbideratu izana edo eskualdeko orografia aldaketek desagerrarazi izana.

Altxor misteriotsu honen kondaira arabar lurretako famatuenetarikoa da, baita Burgoskoa ere.

Urrezko zezentxoa. 

Deogracias Castillok, eremuaren ezaguleak, “Urrezko zezentxoa” kondaira jaso zuen Estudios de Arqueología Alavesa, 8, bere lanean:

«... al que según los habitantes de Portilla se rindió culto en la Antigüedad en lo alto del monte, siendo luego enterrado bajo una higuera, en un punto desde el que se divisan seis ríos».

Urrezko zezena. Aipatu kondairaren harira, bada beste herri kondaira bat esaten duena badela toki bat Zabalateko gazteluan nondik zazpi ibaiak ikus daitezkeen eta horren azpian aurkitzen da altxor bitxia: urrezko zezena.

Salomeren ilekorda. María Salomé López Gómez 1910an zendu zen, hogeitamar urterekin biriketako tuberkulosiaren eraginez. Urte bat lehenago sei hilabete besterik ez zituen bere semea hil zen, Luis Laguardia López. Salomek denbora luzez egon behar izan zuen ohean gaixo eta diotenez, abesten eta txistua jotzen hil zen. Esatez dutenez, behin, herritarrak mezatan zeudela, Salomek ohetik neskatila bat ikusi zuen alboko etxeko leiho-ertzean hanka puntetan zegoela. Gaixo egon arren ziztu bizian igo zen elizara gertatzen ari zenaz ohartaraztera. Biztanleek neskatoa salbatu ahal izan zuten. Salomek hil aurretik bere azken nahia eskatu zuen: bere ilekorda beltz eta luzea Del Campoko Andre Mariaren ermitari ematea. Harrezkero, aipatu ilekorda ermita honen aldarearen ezker aldean kontserbatzen da oso-osorik.

Bernabe, bere senarra, zapataria zen eta oso maitemindurik zegoen bere emazteaz. Gizona herriko elizaina ere bazen eta bere emaztea oraindik bizirik zela, zera zioen elizako kanpaiak jotzen zituen bitartean herritarrak bazkaltzera deitzeko:

"Salomé Salomé

pon la mesa para comer,

guarda el vino guarda el pan

para el pobre sacristán".

Diotenez, emakume hau santua zen eta horrela diote:

"Estando el párroco Laureano y Alejandro Fernández apodado -el Navarro- levantando la sepultura de Salomé, un vez que habían pasado los diez años establecidos para el levantamiento del cadáver y la realización de un nuevo enterramiento, ambos se encontraron con el cuerpo incorrupto de la joven y decidieron enterrarla en el interior de la iglesia. Unos dicen que se enterró en el cuerpo central de la misma, cerca de la sepultura de Estéfana Larrauri. Otros que detrás del altar mayor. También los hay de la opinión de que se enterró en uno de los cuartos que hay en el campanario bien en el del -Ángel- o bien en el del -Demonio"

Kondaira honek bertsio asko eragin ditu. Hemen aipatu dugunak idatzi diren guztiak batzen ditu, baina zailtasun handiz egiazta daitezke oso gutxi baitira XX. mendearen hasieran jaiotako lekukoak.