Hizkuntza: EUS | CAST         
Erabiltzaileen sarbidea | Erabiltzaile erregistroa         
        
  • cab 01
  • cab 02
  • cab 03
  • cab 04
  • cab 05
  • cab 06
  • cab 07
  • cab 08
  • cab 09
  • cab 10

ZANBRANAKO UDALA

alt

Zanbranako udalerria Arabako gune historikoan aurkitzen da, Añanako koadrilan, zeina Arabako Ibarrak eskualdean dagoen. Udalerria lau herriz osatuta dago, Zanbrana da hiriburua eta zerbitzu gehien biltzen dituena, udaletxea barne. Herria Jugalez ibaiaren ertzean dago.

Ibai hau Arabako Mendien hegoaldeko mendilerroetan jaiotzen da, zeinak ekialdetik mendebaldera Kodes, Kantabria eta Toloño mendilerroek osatzen duten, zehazki Pipaonen jaiotzen da, bertan aurkitzen baita zero kilometroa. Bere ibilguan zehar, Jugalezko urek Pipaongo, Urizaharrako, Herreriasko, Bergantzuko, Ozioko, Vallejoko, Santa Cruzko eta Bentako errotak mugiarazi dituzte, azkenik Ebro ibaiko ezker aldean isuriak izateko. Zanbranako udalerria osatzen duten lau herrietatik igarotzen da ibai honen ibilgua.

 
Herri-guneak : Bergantzu, Ozio, Zabalate eta Zanbrana.
Azalera : 39,5 Km2
Batezbesteko gutxi gorabeherako altitudea : 459 m
Biztanleria (EEI 2008):  : 358 habitantes
 
altPortilla a principios del siglo XIX estaba anexionada al Ayuntamiento de XIX. mendearen hasieran, Zabalate Berantevillako Udaletxera anexionaturik zegoen. 1844ko otsailaren 16an anexio honen zatiketa egiteko eskakizuna egiten du, ondoren Bergantzura lotzeko. XIX.  mendearen bukaeran Ozio eta Bergantzu, Zabalateko loturarekin, ekonomikoki ahulduta daude. Ahultasun honek zenbait fusio saiakera eragiten ditu, arrakastarik gabekoak denak, hala nola: 1906 urtean Ozioko udaletxea Berantevillakora sartzea proposatzen da eta 1923ko azaroaren 17an Zabalatek Berantevillara elkartzeko eskatzen du. Azkenik, 1924ko azaroaren 28an ordurarte independenteak izandako lau herriak batzeko proiektua onartzen da, hauen egoera ekonomikoa suspertzeko asmoarekin, eta gaur egungo udalerria sortzen da. Udaletxe berria 1925eko urtarrilean osatzen da Bergantzu, Ozio, Zabalate eta Zanbranaren loturarekin, Santa Cruz del Fierro, Berantevillarena dena, mugen barnean hartuz.
 
Herriaren ekonomia labore tradizionalen ustiaketan eta abeltzaintzan oinarritu da batez ere. Baina Bergantzuko, Zabalateko eta Ozioko lurzoru malkartsuek, nekazaritza-lurren azalera eskasek eta eskulana ordezkatzen duen tresneriaren sorrerak, herriko demografiaren murrizketa eragin zuten.
 
alt

70. hamarkadaren hasieran, zenbait industria txiki ezartzen dira Zanbranan. 1970. urtean Deshidraft S.A. eraiki zen, bertan alfalfa berde moztu berria lehortzen zen fuel-oil energia erabiliz eta irina sortzen zen, ondoren produktu jakin batzuekin nahasten zen animalien elikadurarako. 1974an Tedecesa lantegia ezarri zen herrian, hormigoizko teilak eta estaldura tresneria ekoizten dute. Egun Redland Ibérica S.A. du izena.

1986an, Merkatu Bateratuan sartzearekin batera, herria “mendi-eremu” izendatzen da. Honen eraginez, eremuaren garapen integralaren proiektuak %35ko diru-laguntza jaso zuen.

Gaur egun, Zanbrana, Zabalate, Ozio eta Bergantzuko ekonomiak nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritzen jarraitzen du. Zanbrana da salbuespena, bertan beste sektore batzuetako lantegiak ere baitaude, hala nola, eraikuntza, ostalaritza, industria eta zerbitzuak.