Hizkuntza: EUS | CAST         
Erabiltzaileen sarbidea | Erabiltzaile erregistroa         
        
  • cab 01
  • cab 02
  • cab 03
  • cab 04
  • cab 05
  • cab 06
  • cab 07
  • cab 08
  • cab 09
  • cab 10

XI. mendetik aurrera Zanbranako mahastien izatea idatzietan jasota geratzen da. Horrela, 1058. Urtean, Antonio Ubieto Arteta, Erdi Aroko historialariak zera jasotzen du, Cartulario de San Millán idatzian, 320 zbk., 292. Orrian:

«... in villa que dicitur Cembrana, iuxta Sancti Vicenti, cum exitis sive introitis, molendinis, pratis, pascuis, montibus, vallibus, terris vineis...».

Data horretatik XX. mendera arte, ardogintza tradizioa mantendu da, bai Zanbranan, baita Bergantzu, Ozio eta Zabalaten ere. 80. hamarkadara arte mahats barietateak landatu dira garnatxa zuria, garnatxa beltza, tempranillo eta viura motak nabarmentzen direlarik, baita mazuelo eta graciano bezalako beste gutxiengo batzuk ere.

Gaur egun, labore hauen ekoizpena ia desagertu egin da. Bergantzuko familia batek El Robrón mugapean mahasti bat lantzen du, bere fruitutik gune geografiko honetako ardo berezia lortzen duelarik.

 

MAHASTIAK

Mahatsondoa Bergantzu eta Ozio arteko udalerrietan landatu da, bi herrien arteko mugarritik Rosaria-ra arte, Bergantzuko lurretan, eta konkretuki  Ubía, El Robrón, Rosaria, Bidolso, Muñázarra eta Zabala mugapetan.

Ozion mahastiak landu izan dira Carasol, Tejera, Tropera, Carrascal, Las viñas de Berganzo eta Las Cuestas mugapetan. Zabalatek bere ardo ekoizpena San Juan, San Martín eta El Testao mugapetan bereganatu izan ditu.

Azkenik Zanbranako herriak Baciernos, Los Terreros, La Rosquilla, San Martín, Miralobueno, El Cementerio, El Sanguinal, Vetrusa, La Torre, El Valle, El Picón, La Pilastra eta Legarra mugapetan bildu ditu.

 

UPELTEGIAK

Udalerriko bizilagunen etxebizitza gehienetan upeltegi izeneko gela aurkitzen zen, mahats-bilketa ondoren beraien mahastietatik lortutako ardoa gorde eta mantentzeko laku eta upelekin. Gela hau dimentsio txikikoa izaten zen eta behin mahatsa bilduta zutela hartzitzeko leku komun baten beharra zuten. Honegatik, herriko bizilagun batzuk beraien upeltegiak, edukiera handiagokoa eta prentsadunak, lan horiek egiteko uzten zituzten eta ondoren, bizilagun bakoitzak bere etxean zituzten upeletara  muztioa azaletan garraiatzen zuten.

La bodega era el lugar principal donde se realizaban los trabajos de fermentación, clarificación, maduración y envejecimiento del vino.

Upeltegia, ardoaren hartzidura, argitzapen, heltze eta zahartze lanak ematen ziren, leku nagusia zen.

Ardoaren hartzidura laku edo dolareetan ematen zen eta sortzen zen ardoa azalen bitartez upel edo tinetara pasatzen zen hartzidura prozesua jarraitzeko.

Gaur egun bi ardo upeltegi mantentzen dira: bata Bergantzun, bere jabea Carmen Ansótegui delarik eta ardoa egiten jarraitzen du, eta bestea, Zanbranan, Julián López de Torrerena, 50. Hamarkadan erabiltzen zuen bezala. Badira Ozioko El Tobalen abandonatutako beste batzuk ere.

ARDO MOTAK

Muztio egosia (Arrope): kobrezko galdaran egositako muztioa, egun oso batean sua etengabe kitzikatuz irakiten gelditu ez zedin. Botilaratzen zen eta gosaltzeko eta ogian bustitzeko hartzen zen. Batzuk muztio egosiaren ekoizpenean intxaurrak eta almendrak botatzen zituzten.

  • Funchín: gustuko ardotxo gozoa, azken finean muztioa.

  • Tanta: lortzen zen lehenengo ardoa.

  • Oilar-begi: kolorea hartzen hasten zen ardoa, ez zen ez ardo argia, ezta ardo beltza ere.

  • Klarete ardoa: 48 orduz baino gutxiago patsarekin hartzitzen zen eta ondoren, bakarrik hartzitzen zen.

  • Ardo beltza: txakoli mehe baten antzekoa, graduazio txikikoa, 9 eta 11 gradu artean eta oso preziatua zen.